H.A.E. Gobernuz Kanpoko Erakunde Menetarra
www.ongsal.es
HAE Gobernuz Kanpoko Erakunde menetarra da. 1992an sortu zen gazte batzuek Culipran eta Llay-Llayn (Txile) egindako lankidetzari esker.
Gaur egun “Hirugarren Mundua” delako horretan zenbait garapen proiektu burutzen ditugu. Helburua hurrengoa da: egitura ekonomikoan, poltikoan, juridikoan,... aldaketak eragitea. Lan honen ardatza eta helburua pertsona delarik, ezberdintasunak eta bidegabekeriak baztertzen ditugu. Garapenerako hezkuntza zein elkartasunean oinarritutako kultura ezartzea dugu xederik garrantzitsuena.
Hego Amerikan (Txile, Bolibia) eta Indonesian bereziki Garapenerako Laguntzarekin lotura duten proiektuetan lan egiten dugu. Lurralde hauetako behartsuenekin hezkuntza-lana egiten dugu, bertako umeekin zein hauen gurasoekin garapena errazteko eta hezkuntza-tresnak emateko. Solidarioak izatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, guk daukaguna ez daukatenei laguntzea ezinbestekoa da mundu hobea sortu ahal izateko. Hau guztia lortzearren, ahalik eta jende gehiago inplikatzea nahi dugu: anaia menetarrak, ikasleak, familiak, hezitzaileak, elkarteak, …Gure web orrialdea bisitatzea nahiko genuke. Halaber, gure proiektuetan zuen parte hartzea eskertuko genizueke.
Blog: http://salbilbao.blogspot.com/
Argazkiak: http://picasaweb.google.es/salbilbao
Última Edición viernes, 14 octubre 2011  |