PASTORAL SAILEKO HELBURU OROKORRAK
· MENETARREN PROIEKTU EBANJELIZATZAILEA 
· BOKAZIOZKO KRISTAU EGITASMOaren barnean (gazteei euren bokaziozko garapenean laguntzeko probintzia mailan gauzaturiko ebanjelio-egitasmoa. Proiektu honek ikastetxe guztietan pastoralarekin erlazionaturik dauden ekintza guztiak bateratzen ditu.) aurkeztutako ekintzak BEREGANATU, ADORETU, KOORDINATZEA. Era berean, probintzia mailan proposatzen direnak (ikastetxe zein komunitate menetarren guztienak): kanpainak, topaketak, batzarrak, … katekistek lantzen duten fede-taldeetako ebanjelizazioak arreta berezia jasotzen duelarik.
· Eskola-elkarteko kide guztiek sormenezko esku-hartzea (prestakuntza zein gauzatzea) SORRARAZTEA ahal den neurrian erantzukizunak esleitzen.
· Hezkuntzan AGERPEN GARRANTZITSUA IZATEA (kanpainak, une liturgikoak, batzarrak, topaketak,…) eskola-elkarteko kideen arteko harremanak era berezian zaintzen direlarik.
· Bilerak hasi aurretik Aitarekiko harremana ZAINTZEA otoitz baten bidez.
· H.A.S (Gobernuz kanpoko erakundea), Komunitate, I.G.E, J2000, Inguruko ikastetxe zein elkarteekin,… harremanak INDARTZEA
· Pastoraleko egitasmoaren ekintzak PLANIFIKATZEA, LANTZEA ETA EBALUATZEA erabateko kalitatearen bidezko kudeaketa kontuan izanda.
· PASTORALeko lehentasunezko ardatzak gauzatzeko bideak SORTZEA.
· ERE saila sortzea, irakasleen prestakuntzari, planifikazioari eta ikastetxean FEDEA-KULTURA elkarrizketari leku berezia eskainiz.
· Bide egoki eta eskurakoren bidez irakasleek gauzatzen duten lanaren bokaziozko zentzua ZAINTZEA.
· Menetarren heziketa-proiektua aurrera eramaten duen Kristau Eskola-Elkarte gisa hazteko LAN EGITEA.
· HARTZAILEAK. Hezkuntza-Elkarteko kide guztiak.
PASTORAL TALDEKO KIDEAK. Maila desberdinen araberako irakasle zein anaia menetarrak. Talde hau astero eta ordu batez biltzen da. Ziklo bakoitzeko bi pertsona daude aurkeztutako ekintzak KOORDINATZEKO, ANIMATZEKO eta BOKAZIOZKO KRISTAU EGITASMOAK ezartzen dituen adierazpenei jarrai diezaieten.
OSPATZEN DIREN KANPAINAK ETA UNE LITURGIKOAK:
1. BOKAZIOZKO KANPAINA lehenengo hiruhilekoan zehar.
2. DOMUND Urriaren azken astean.
3. JUAN MARÍA DE LA MENNAIS KANPAINA ( Anai Menetarren Eratzailea) Azaroan.
4. GABONAK (H.A.S gobernuz kanpoko erakundearen bidez ontzi solidarioa bidalpena) Abenduan.
5. BAKEAREN ASTEA Urtarrilean.
6. GARIZUMA - PASKOA
7. GIZA ERREALITATEEN ASTEA Martxoan.
8. FAMILIAREN ASTEA Maiatzean zehar.
GARAPENA
Eguna hasteko, hezitzailea hausnarketa txiki – otoitz baten bidez hasten da lanean baina goiko atalean zehaztutakoune berezietan, materiala berezia eskaintzen zaie hausnarketa egin ahal izateko. Era berean, ondoko materialak ere proposatzen zaizkie
1.- Asteko tutoretzako materiala.
2.- Ahal den neurrian, gai desberdinen inguruko materialak.
3.- Ospatzen ari den une liturgikoaren inguruko Eukaristia-ospakizuna. Última Edición lunes, 11 octubre 2010  |