ZORIZKO ARGAZKIA  

 IKASTETXEA  
Historia - Fundatzailea
Misioa-Baloreak
Heziketa-Proiektua
Kokapena
Instalazioak
Irakasleak
Organigrama
BA - Arauak
Eskola Kontseilua
Agenda 21
Zirkularrak

 LAN POLTSA  


 HIRU HILEKO JARDUERAK  
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH-Batxilergoa

 HEZKUNTZA-ESKAINTZA  
HH 1 zikloa (1-2 urte)
HH 2 zikloa (3-4-5 urte)
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa

 ZERBITZUAK  
Jantokia
Eskolaz kanpoko ekintzak
Administrazioa
Idazkaritza
Harrera
Eskola-autobusa

 ELKARTEAK  
Ikasle ohiak
Guraso-elkartea
- Ekintzak
- Kideak
- Batzordea
H.A.E. (GKE)

 PASTORALA  
Helburuak
Organigrama
Fede taldeak
Familiak
Senide-eskola
Pastoraltza 2012-2013

 SAILAK  
Gizarte-Hezkuntza
Orientabidea
English

 BALIABIDEAK  
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Hezitzaileak
Pastorala
Menetarrak
Bideoak (BERRIA)

 BERRIAK: EGUNEZ EGUN  
Berriak


BARNE-ARAUDIA - RRI


ELKARBIZITZARAKO  ARAUAK

HAUR HEZKUNTZA
1. Sarrera eta irteeretan puntualtasuna derrigorrezkoa da.
2. Debekatuta dago helduak eskola barneko eskailera eta  korridoreetan egotea. Modu berean,
sarrera eta irteera orduetan galerietan egotea, eta eskolako ordutegian ikasgeletara sartzea
3. Derrigorrezkoa da eskolara ekartzen diren arropa guztiak markatuta egotea (izen eta abizenekin)
eta kakoetan erosotasunez eskegitzeko zinta jartzea. Gainera ekartzen diren
arropek erosoak izan beharko dute umeen autonomia errazteko.
4. Ikastetxea baloreetan oinarritutako hezkuntza
baten alde dago, besteak beste: higiene, garbitasuna,
birziklapena eta ingurugiroarekiko errespetua.
Hau horrela izanda, paperontziak eta
ontzi bereziak erabili beharko dira.
5. Andereńoari esan beharrekoa idatzizko ohar baten bidez egitea gomendatzen dizuegu.
6. Botikak egoera berezietan soilik emango dira eta medikuaren errezeta zein eskolako baimena
ondo beteta daudelarik.
Errezetan sendagaia norentzat eta noiz hartu behar den ... agertu behar da.
7. Txandala eta amantalak derrigorrezkoak dira etapa osoan zehar.
8. Urte bateko umeen aulkitxoak soilik utzi ahal dira ikastetxean .
9. Ikastetxea infekzio-gunea bihur ez dadin, umeak ez dira bertara etorriko sukarra edota gaixotasun
kutsagarriren bat daukatenean.
• Familiei ziklo bakoitzari dagozkion arau zehatzak emango zaizkie.
• Arauren bat betetzen ez bada familiei jakinaraziko diegu


LEHEN HEZKUNTZA
1. Klaseetara ez etortzekotan, hutsegiteak tutoreari
justifikatu behar zaizkio. Horretarako, gurasoek
agenda erabili beharko dute.
2. Berandu etortzeak eta justifikatu gabeko hutsegiteak
pilatzen direnean, familiei jakinaraziko diegu
eta dagokion zigorra ezarriko zaio ikasleari.
3. Maila bakoitzari dagozkion pasabideak,
sartzeko eta ateratzeko lekuak eta polikiroldegia,
musika gela,e.a. errespetatu eta zaindu
behar dira.
4. Baimenik gabe ezin da ikastetxetik atera.
5. a) Familiak ezin dira ikastetxeko lekuetan eta
pasabideetan egon. Zerbait esan behar badiguzue
edota dudaren bat baldin baduzue idazkaritzan
jakinarazi.
b) Familiak ikastetxean bertan egoteak ez ditu
ikasleen sarrerak eta irteerak oztopatu behar.
6. Jolasorduetan galerazita dago klaseetan zein
pasabideetan egotea.
7. Ikastetxeak dauzkan materialak eta gela bereziak
( multimedia-aretoa, laborategia,…) ikasleen
hezkuntza errazteko dira. Aipatutako materiala
eta gela bereziak nahita edota gaizki erabiltzeagatik
apurtuz gero, ordaindu edo konpundu
beharko dira lehenbailehen.
8. 1998ko martxoaren 4ko 192. dekretuak dioen
legez, ikastetxean erretzea debekaturik dago.
Ikastetxeko kideek tabako, higiene eta osasunari
dagozkien legezko xedeak bete beharko dituzte.
Erretzekotan leku baimenduetan egin ezazu.
9. Ikastetxea baloreetan oinarritutako hezkuntza
baten alde dago, besteak beste: higiene, garbitasuna,
birziklapena eta ingurugiroarekiko errespetua.
Hau horrela izanda, paperontziak eta
ontzi bereziak erabili beharko dira. Goian aipatutako
baloreak errespetatu ezean, dagokion
zigorra ezarriko da.
10. Autobusetan, jantokian eta kanpoko ekintzetan
arduradunaren azalpenei eta aginduei kasu
egin behar zaie.
11. Gorputz-Hezkuntzarako ezinbestekoa da ikastetxeko
txandala erabiltzea. (ikaslearen izen-abizenak
adierazi behar dira).
12. Jolasteko makinak erabiltzea debekatuta
dago goizeko 9:00 etatik arratsaldeko 17:15 era.

13. Gurasoek tutorearekin edota irakasleekin
dituzten elkarrizketak nahitaezkoak dira ikaslearen
jarraipena ezagutzeko. Elkarrizketaren bat
nahi izanez gero aurretiko hitzordua eskatu.
14. Istripuren bat egotekotan harrera-lekura jo
beharko duzue eta bertatik aseguruak hautatutako
mediku edo klinikari deituko diegu.
15. Elkarbizitzaren aurkako jarrerak:
• Irakaslearen baimenik gabe ikastetxetik ateratzea.
• Irakasle edota ikastetxeko langileei zor zaien
begirunez ez jokatzea.
• Ikastetxeko edozein kide makurarraztea,
iraintzea, baztertzea eta barregarri uztea.
• Klasean jatea.
• Agindutako lanak ez betetzea.
• Klaseko lanak eta elkarbizitza oztopatzen
dituzten arropak erabiltzea.
• Ikastetxeko bizitza oztopazten duen edozein
eragabekeria.
Familiek ikastetxearekin harremanetan jartzeko
duten bidea agenda da:
• Hutsegiteak justifikatzeko.
• Berandu etortzeak justifikatzeko.
• Hitzorduak eskatzeko.
• Beste ohar batzuk,…
Adierazitako arauak ez betetzeak , Ikastetxeak
zuen eskura duen Barneko Arautegian azalduta
agertzen diren zigorrak ezartzea ekarriko du.
Elkarbizitzaren aurkako jarrerak erakusten
dituen ikaslea irakasleak, zentzuzko eta pedagogiko
eran, zuzenduko du.
Ikastetxeko kide orok adeitasunez jokatu behar
du eta ikastetxearen beharko ditu


DBH ETA BATXILER

Jarraian agertzen dira elkarbizitzarako arauen kontrako jarrerak

a) Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak.
  • Ebaluazio bakoitzeko justifikatu gabeko atzerapenak 5 baino gehiago direnean, dagokion zigorra ezarriko da. Bi atzerapen jokabide desegokitzat hartuko dira eta dagokion zigorra ezarriko da. Beraz, hiru portaera desegoki pilatuz gero (6 atzerapen) bizikidetzaren kontrako jokabidetzat joko da.
b) Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak.
  • Ikasleen beharra da hutsegiteak agendaren bidez justifikatzea. Bertan ama, aita edo legezko tutorearen sinadura agertzen delarik.
c) Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean.
d) Irakasleek edo agintari akademikoek aginduta­koa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardu­nean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.
e) Hezkuntza Komunitateko kideen aurkako adeita­sunik ezako jarrera, keinu edo hitzak.
f) Ikastetxeko Gobernu Organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxera eramatea.
  • Eskola ordutegi barruan debekaturik dago sakelako telefonoak pizturik izatea. Jokabide hau desobedientziatzat joko da; hortaz, desegokia. Hau bezalako hiru jokabide pilatuz gero, bizikidetzaren kontrako jokabidetzat hartuko da eta dagokion zigorra ezarriko da.
  • Irakaslearen baimen zehatzik izan ezean, bai eskola ordutegi barruan, bai ikastetxean sakelako telefonoak, grabatzekoak edo argazki-kamerak ikastetxean erabiltzea bizikidetzaren kontrako jokabidetzat joko da.
g) Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekani­koa, telefonikoa, informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburu­etarako erabiltzea.
h) Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.
i) Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopia­tzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabil­tzea.
j) Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartze­ko aukera erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko Bi­zikidetza-arauen edo Gobernu Organoen jarraibideen aurka.
k) Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien boron­datearen aurka.
l) Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragoz­ten ez badie, eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago.

12. Gurasoek tutorearekin edota irakasleekin dituzten elkarrizketak nahitaezkoak dira ikaslearen jarraipena
ezagutzeko. Elkarrizketaren bat nahi izanez gero aurretiko hitzordua eskatu.
13. Istripuren bat egotekotan, harrera-lekura jo beharko duzue eta bertan dagokion papera hartuko da aseguruak
hautatutako mediku edo klinikara joateko.
Familiek ikastetxearekin harremanetan jartzeko duten bidea agenda da.
• Hutsegiteak justifikatzeko.
• Berandu etortzeak justifikatzeko.
• Hitzorduak eskatzeko.
• Beste ohar batzuk,…
Adierazitako arauak ez betetzeak , Ikastetxeak zuen eskura duen Barneko Arautegian azalduta agertzen diren
zigorrak ezartzea ekarriko du.
Elkarbizitzaren aurkako jarrerak erakusten dituen ikaslea irakasleak, zentzuzko eta pedagogiko eran, zuzendua
izango da.
Ikastetxeko kide orok adeitasunez jokatu behar du eta ikastetxearen ideia erlijiosoak errespetatu beharko ditu.


Última Edición miércoles, 10 octubre 2012 Inprimatzeko bertsioa ikusi

 HIZKUNTZA  

 MOODLEMOOT  


 ETXADI  

ETXADI

(Sartu)


 FACEBOOK BERRIO-OTXOA  

Colegio Berrio-Otxoa Ikastetxea


 BLOG AGENDA 21  

AGENDA 21


 eTwinning  


 Educ@mos  

Educ@mos Sarrera

Familien Gida

Bideotutorialak

Jazoerak (akatsak, zalantzak...)

(lagundu hobetzen)


 Erabiltzailearen funtzioak  
:

:

Oraindik kontarik ez duzula? ... Lortu ezazu!
Pasahitza galdu duzu?

 IRAKASLEAREN GUNEA  

 


 ESKOLAZ KANPOKOAK  
Atletismoa
Saskibaloia

 HARREMANAK  

Kontsultak, kexak eta iradokizunak
Web-masterra


 NOR DAGO ON-LINE?  
Erabiltzaile gonbidatuak: 1

 BERRITASUNAK  
Loturak azken 2 asteak
Ez dago lotura berririk


MEDIA GALLERY azken 7 egunak
  • MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA
  • OROKORRAK - GENERALES
  • ARTE EDERRETAKO MUSEOA 6....
  • HAUR HEZKUNTZA II - EDUCA...
  • LANGRAITZ_3 URTE
  • BIDE HEZKUNTZA-EDUCACION ...
  • BIDE HEZKUNTZA-EDUCACION ...
  • PEŃAS NEGRAS DBH2
  • DBH - ESO
  • ENTRENAMIENTO ATLETISMO
  • ATLETISMO BERRIO-OTXOA
  • ENTREGA DIPLOMAS PES
  • PES - PROYECTO DE EDUCACI...