ZORIZKO ARGAZKIA  

 IKASTETXEA  
Historia - Fundatzailea
Misioa-Baloreak
Heziketa-Proiektua
Kokapena
Instalazioak
Irakasleak
Organigrama
BA - Arauak
Eskola Kontseilua
Agenda 21
Zirkularrak

 LAN POLTSA  


 HIRU HILEKO JARDUERAK  
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH-Batxilergoa

 HEZKUNTZA-ESKAINTZA  
HH 1 zikloa (1-2 urte)
HH 2 zikloa (3-4-5 urte)
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa

 ZERBITZUAK  
Jantokia
Eskolaz kanpoko ekintzak
Administrazioa
Idazkaritza
Harrera
Eskola-autobusa

 ELKARTEAK  
Ikasle ohiak
Guraso-elkartea
- Ekintzak
- Kideak
- Batzordea
H.A.E. (GKE)

 PASTORALA  
Helburuak
Organigrama
Fede taldeak
Familiak
Senide-eskola
Pastoraltza 2012-2013

 SAILAK  
Gizarte-Hezkuntza
Orientabidea
English

 BALIABIDEAK  
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Hezitzaileak
Pastorala
Menetarrak
Bideoak (BERRIA)

 BERRIAK: EGUNEZ EGUN  
Berriak


 Sección Historia en Euskera  

HISTORIA - FUNDATZAILEA

 


 
1910 urtean, Reinosan lehen zuzendaria izandako Francisco José Lapeyre Anaiak hartu zuen Octavio Anaiaren ordez zuzendaritza. Urte hartako kronistak honako hau idatzi zuen: “Gela biri argitasuna eta hiruri airea emateko balio duen jolaslekuan paretan zehar, oholez eta arbelez estalita hainbat kaiola ageri dira; Gabonetan familiek Anaiei oparitzen dizkieten hegaztiak bertan edukitzeko."  Honek jakitera ematen digu, batetik, ikastetxeak zuen estimua, eta, bestetik, Anaien egoera ekonomiko larria.
 
Anaiek 1923rarte 3.120 pezeta ordaintzen zuten beheko solairuko eta lehenengo pisuko errentagatik; handik aurrera, bigarren pisuan bizi zen errentariak etxebizitza uztean, nahiz eta errenta 4.320 pezetatara igo, lekua irabazi zuen Komunitateko etxebizitzak.
Horrela, 1927ko uztailaren 14an sinatu zen eskuraketa kontratua; etxaldearen eta eta salerosketaren gastuak batuta 103.000 pezeta izan ziren. Bakezko eta askatasun osozko aro berri bati eman zitzaion hasiera, 1931-1936. urteetan bizitako urduritasun politiko eta sozialak barne. 
 
1936. urtea baino lehenagotik, ikastetxeko beste ikasleek bezala, goi mailakoek lehen hezkuntzako programa jarraitzen zuten; batetik, urte batzutan, eurak deitzen zuten “merkataritza askea”: mekanografia, kontabilitatea, matematikak irakatsiz, ikasle talde bat prestatu zuten Merkataritza Eskolako azterketetarako. Bestetik, ikastetxean oinarrizko batxilerra irakastea onartu zenean beharrezkoa izan zen zenbait gela egiteko lonja bat Resureccion Mª de Azkue kalean alokatzea.  
 
1970. urtean, Marcelino Menéndez eta Pelayo kaleko 25. zenbakian pabilioi berria ireki zenean, azken ordua heldu zitzaion 67 urtetan hainbat ikasle eta irakasleri aterpea eman zien 1903ko Berrio-Otxoa ikastetxeari. Azkenik, 1973.an, saldu egin ziren lokalak etxe multzo bat eraikitzeko.
 1970.an hasi ziren, antzinako burdin meatze batean, Berrio-Otxoa ikastetxe berriko klaseak Eskolaurre, OHO, BBB eta UBI ikasmailatan, guztira, 63 gela eta 69 irakasle (euren artean 14 Anaia) zituela.  Gaur egun, 1903tik pila bat urte igaro ondoren, guztiz ezberdina da egoera…

 

JUAN MARÍA DE LA MENNAIS
 

 

 

Haurtzaro eta gaztaro nahiko zailak izan zituen, goi burgesiako familia bateko semea izan arren. Saint-Malo herrian 1780ko irailaren 8an jaio zen.

Bere aita ontzi-jabe ospetsua izan zen, erdi kortsarioa erdi merkataritza-ontzien jabea. Europa eta Amerikarekin salerosketan aritu zen; goiko gizarte-mailakoak dira; hain zuzen ere, Joan Maria jaio baino urte bi lehenago errege-kartak eman zizkioten noblezian sartzeko.
 
 
1798ko uztailaren 14an “Bastilla hartzea" gertatu zenean goitik behera aldatu zen familia baketsu eta atsegin honen egoera.
 
          Larriunezko egoera horretan bizi izandako irudi mingarriek, premiazko deiek eta ezkutuko pentsamenduek betiko aldatu zioten bizimodua.
 
     Zazpi urte zituela hil zitzaion ama. Bere aitak, Pedro Luisek, gizon ospetsua eta hirian eta ingurukoen artean ezaguna izan arren, ez zuen inoiz bere seme alaben heziketarako astirik hartu, garai larri hartan negozioek denbora osoa eskatzen zioten eta.
     Garai hartako burgesian ohikoa zen legez Joan María ez zen eskolara joan; etxera joaten zitzaion irakasle bat. Baina, hamaika urtetik aurrera bere osaba Dionisio du ikasketak bideratzen dizkiona. Irakurketa munduan sartzeko aukera emanez, Bibliako iruzkinetatik klerikoen aurkako azken idazkiak biltzen zituzten liburutegiak arakatzera bultzatu zuen.
 

     Urte hauetan indartu zitzaion beti lagun izango duen ahalmena: hots, bizitza errealitate ukigarri hutsetik harantz, beste era batera ikusteko ahalmena. Gaztaroan bere begirada milaka premiazko gauzekin bete zuen, halakoen bila erraz eta temati egingo zuela. 
 
 
    Horregatik Pariseko Vaugirard kalean, deportatutako gotzain itzuli berriak abade izateko hartua zuen erabakia zintzoa eta ondo pentsatutakoa zen ala ez galdetu zionean, zalantzarik gabe erantzun zion. Egin-eginean ere, bere baitan hazten joandako zerbait zen, betidanik aldean eramana, eta inork eta ezerk kenduko ez ziona.
 
   Inguruko giroaren -tentaldiz betea edota horrelako beste zerbait- eta bizi izan zuenaren kontra, sakon-sakonetik  honako hau erantzun zion inolako zalantzarik gabe: “Abade asko ikusi ditut heriotza-oholtzara igotzen, postuko ninduke zori berdina izateak”.
 
    Parisen gertatutako ezusteko elkartze honen ondorioz, hurrengo egunean, 1801eko abenduaren 21ean subdiakono ordenatu zuten, eta 1804ko otsailaren 25ean abade. Dispentsa eskatu behar izan zuten 23 urte baino ez zituelako. Bere lehen apaiz ardura, bere jaioterrian, Saint-Malo-n laguntzaile lanetan jardutea izan zen.

    1802an, oraindik subdiakonoa zela hasita, abade-ikastetxearen ardura izan zuen. Zeregin horretan ziharduela hasi zitzaion hezkuntza munduko sentiberatasuna azaltzen, fintzen eta biltzen. Gaztaroak ematen zion argitasun handiz ohartarazten zen hezkuntza dela gizakion benetako borroka eremua.

     Ezagutzen dugu data zehatza; eta ordua ere bai. 1807ko azaroaren 13an, 16:00etatik 17:30era izan zen. Notak hartzen ari zen, eta “Jacobitak” izeneko hiztegi batek ustekabeko zerbait eraginarazi zion. Luma geldiezinik ari zitzaion paperean zehar. Indarrez bat-batean sortzen den sukar-egoeraren antzeko zerbait izan zen. "Eliza katolikotik banandutako sekten bilketa. Liburu bat egitea...". 
 
 
      Eta idazkera mehar eta azkar batez idazten ditu txikitatik bizi izan eta buruan argi-argi eduki izan dituen premiazko gauza guztiak. "Erlijio guztiak Jainkoaren batasunera itzultzeari buruzko oharpenak". Ikastetxeak, Kongregazioak, Apezteriaren erreforma, sekularren elkartegintza, Unibertsitateko lehenengo saioak, kazetaritza katolikoa, … bizitza osorako proiektua.

     1807ko azaroaren 13ko bostak eta erdia ziren. Idazkera nahasiko paper haiei “Ideia zehaztugabeen uholdea" izenburua jarri zion. Bere bizitza osoa emango zuen uholde hau bideratzen.

    
     Herri xeheari zabaltzen dizkio eskuak. Ez dago elizbarrutian herri-misioetan bere hitz sutsua entzun ez duen herrixkarik. Bikarioak, mintzaira erakargarria, ahots elektrizatzailea eta fede bretoiaren erroak pizten dituen eragina duela zabaldu da bazterretan.
 

    
Joan María de la Mennais-ek kristau baliorik gabeko hezkuntzaren arriskua ikusten du, eta "gizon osoa" heztea nahi du; jakinduria irakastearen gainetik, bihotza, oroimena, sentimenduak, balioak eta jarrerak kontuan hartu nahi ditu. Zenbaki eta datu hutsak irakastearen gainetik, hezitzaileek, euren hitz eta presentzia bidez norabidea seinalatuz, bizitzen, laguntzen, gazteen poztasunetan eta etsipenetan parte hartzen jakitea nahi du.
 

     Saint-Brieuc-eko misio batean, predikazio lanetan lagun izan zuen apaiz batekin egin zuen topo. Gabriel Seshayes izan zen. Gabriel, apaiz ona eta jatorra, buruhauste intelektualetan baino adituagoa zen gauza praktikoetan. Giza sentimendu handiko gizontzat jotzen zuten; gazte delinkuenteekin harremanetan bizi zen, espetxeetara ikustaldiak eginez; horrez gainera maisu izateko hezi nahi dituen bost gazte ditu apaiz-etxean.
 
Hasiera batean Gabrielen asmoa maisu elkarte bat sortzea zen. Joan Mariak erlijiosoen elkarte bat sortzera eraman zuen. Horrela, 1820ko irailean, Auray herrian, 40-45eko gazte talde batek ‘Kristau Jakinbidearen Anaiak’ izena eta araudia onartu zituen JAINGOIKOA BAKARRIK lemapean menpekotasun botoa eginez. Gaur egungo Anaia Menetarrak eta Probidentziaren Alabak ziren.
 
1807ko azaroaren 13an “Ideia zehaztugabeen uholdea” izena jarriz kaligrafia nahasian idatzi zituen lerro haiek gauzatzen ari dira. Tente mantentzen da bere ausartasun eta borondate handiari esker; jo eta ke dihardu etenik gabe bere egintza bidean Probidentziak ematen dion konfidantzan tinko iraunez.Izan ere, beti izango dira oztopoei aurre egiteko prest dauden Anaiak. Leialak eta fedean zizelkatuak.
 
  Horrelakoak bidali zituen misioetara Joan Mariak:

    
Frantziar Antilletara 1837ko abenduan; 
     Senegalera 1841eko abenduan; 
     San Pedro eta Mikelon-era 1842ko maiatzean; 
     Guaiana frantziarrera 1843ko martxoan; 
     Tahitíra 1860ko abenduan.

    
Gobernuko proiektuan Anaientzako helburu garrantzitsuena herri zuria eta beltza elkartzea zen, baina, beti ere, pertsona libreen artean bakarrik.

Baina, Joan Mariak gobernuak dituen asmoetatik harantzago joan nahi du eta honako hau idatzi zion Anbrosio Anaiari: “Iker ezazu zer egin dezakegun esklaboak kristau jakinbidean hezteko. Kontu handiko gaia denez, informazioa biltzeko behar duzun denbora hartu, eta egokiro hausnartu ondoren, esan iezadazu zer uste duzun. Orokorki kolonoek, hau da, zuriek, beltzen heziketari kontra egiten diote. Jarrera hori, bestalde, normala da; ez dugu haserretu behar ezta eurekin honegatik eztabaidetan hasi; baina beharrezkoa dugu gure lana, nahastu barik, asaldatu barik, lasai, gozoki, ausarki betetzea.”
 

     Handik aurrera, Anaia bakoitzarekin gutun bidezko harreman estuak izango zituen, eurekin eta eurei esker, lehenagokoa baino oraindik biziagoa, mugikorragoa, sortzaileagoa eta eragingarriagoa izango zuen gaztaro berri bat biziz.
 
1860 urtean, Ploërmeleko Kristau Jakinbidearen Anaien Institutuak (Menetarrak) 852 Anaia zituen, 326 etxetan bananduta, eta Bretainian eta kolonietan 50.000 ikasle eskolatzea bermatzen zuen.
 
 
1860ko abenduaren 26an, Juan Maríaren begiak ixten ari ziren. Hain zuzen ere, zabal-zabalik egon, eta gazteen artean bizitasun handiago banandu nahi zituzten begiak. Zuhurregia, ausartegia, leialegia ote, Joan María?
 
"Amaitu nire lana", esan zion bere oinordekoari 
 
"Amaitu nire lana"... Mezurik argiena, agurrik samurrena.
 
     Anaia Menetarrek munduan diraute:

           "Amaitu nire lana..." Fundatzaileak hilzorian zegoela Kongregazioko zuzendaritzan jarraituko zuen Anaiari esandako hitzak. Jarraipena emateko espiritu honek eraman ditu Anaia Menetarrak bost kontinenteetako 25 estatutan lan egitera.
 

    
1994ko kapituluak Anaia Menetarrek 2000rarte jarraitu behar zuten bidea zehaztu zuen hitz gutxitan:
1.    Misio zerbitzurako eraberritu.
2.    Misioaren zerbitzuan talde lanean.
3.    Behartsuentzat misioa.
Gure misioa eskolan: elkarren arteko misioa.

 

Ikastetxearen sorkuntza oso-osoan Azkue Jaunarena izan zen. Euskaldun sutsua. Bilboko Lorategia kaleko 10ean Euskarazko lehen hezkuntzako ikastola bat kokatu zuen. Bertako ikasleak bere gustukoak ez zirenez, antza denez Arbelbide kalonjearen bidez Abel Anaiarengana (Kongregazioko nagusiarengana) jo zuen. Azkuek dio irakasle lanetarako Nagusiak Lapurdiko Anaia bi, eta eskolako zuzendari ofiziala izateko euskalduna ez zen frantses bat bidaliko zizkiola agindu omen zizkion. Azkenean ez zen gauzatu eskaintza hura. Ez da agertzen zein izan zen elkarrizketa hau izan zen urtea; edonola ere 1903a baino lehenago izan zela uste dugu.
 
Berrio-Otxoa izena hartu zuen ikastetxea sortzerakoan Azkuek berak proposaturiko Anaia biek ez zekiten euskaraz. Apaizaren asmoa ikastetxe berrian euskara irakastea zen. Alberto Oxibar frantses euskalduna hasi zen lan horretan.
Azkuek Santutxuko auzoan Expósitos kalean (geroago 4 de Enero kalea izan zen, eta gaur egun Sorkunde kalea da) zegoen etxe bat alokatu zuen. Bastidako Andresa anderea, Manuel Arratiaren alarguna, zen jabea.
 
Andresa Andereak gela bi eta 8 x 5 metroko jolastokiaren errenta jasotzen zuen; azken hau txikiegia zenez, mutilak garai hartako trafikorik gabeko kaleetan jolasten ziren. Grebek eraikuntza atzeratu zutenez, jabe andereak, egoera honek ziharduen artean, gelak aldi baterako, bere etxeko beheko solairuan zituen oilotoki eta egurtegian ezartzea onartu zuen.
 
Hormak arin batean karez zuritu, oiloengandik aldentzeko eta alanbrada mehe bateri esker 1903ko urriaren 15ean hasi ziren eskolak ematen.  
 
 
Egun hartako lehen ikasleak Andresa anderearen seme-alabak izan ziren, 5 eta 7 urteko haurrak; hilaren 25ean 6 izatera heldu ziren, eta abenduan, dagoeneko 16; ikasturtea uztailean amaitu zenean, ostera, 59 ikasle ziren. Berrio-Otxoa ikastetxeari Azkuek ezarri zion izen hori, 1906an Dohatsu izendatua izango zenaren eta gaur egun Santua dugun Balendin Berrio-Otxoaren omenez.  
  
 
1903tik 1909ra bitartean hurrengoa izan zen matrikula kopurua:
 
1903ko urriaren 15ean        ............2 ikasle
1904ko otsailean      ..........         .38 ikasle
1904ko ekainean      ..........         .59 ikasle
1904ko irailean              ...........93 ikasle
1905eko maiatzean   .        ..........136 ikasle
1906ko ekainean      ..........          190 ikasle
1907ko ekainean      ..........          235 ikasle
1908ko ekainean      ..........         270 ikasle
1909ko ekainean      ..........           307 ikasle


Última Edición sábado, 09 octubre 2010 Inprimatzeko bertsioa ikusi


 HIZKUNTZA  

 MOODLEMOOT  


 ETXADI  

ETXADI

(Sartu)


 FACEBOOK BERRIO-OTXOA  

Colegio Berrio-Otxoa Ikastetxea


 BLOG AGENDA 21  

AGENDA 21


 eTwinning  


 Educ@mos  

Educ@mos Sarrera

Familien Gida

Bideotutorialak

Jazoerak (akatsak, zalantzak...)

(lagundu hobetzen)


 Erabiltzailearen funtzioak  
:

:

Oraindik kontarik ez duzula? ... Lortu ezazu!
Pasahitza galdu duzu?

 IRAKASLEAREN GUNEA  

 


 ESKOLAZ KANPOKOAK  
Atletismoa
Saskibaloia

 HARREMANAK  

Kontsultak, kexak eta iradokizunak
Web-masterra


 NOR DAGO ON-LINE?  
Erabiltzaile gonbidatuak: 7

 BERRITASUNAK  
Loturak azken 2 asteak
Ez dago lotura berririk


MEDIA GALLERY azken 7 egunak
  • EKONOMIAKO OLINPIADA - OL...
  • BATXILERGOA - BACHILLER