Maiatzaren 9an eta 16an, DBH 2. mailako ikasleak Begoñako liburutegira joan ziren Xabier Mendiguren Elizegi idazleak eskeini zigun solasaldira. Bertan, talde bakoitzak aukera ezin hobea izan zuen 1002. gaua liburuaren egilearekin zuzenean hitz egiteko. Izan ere, idazleak ikasleen galderei erantzun eta liburuaren zein idazle-lanaren nondik norakoak azaldu zizkien. (Galeria ikusi)
BILBOPOLIS
4.D-KO LATINEKO IKASLEEK ( Aida Blanco, Íñigo Bombín, Haizea Cuesta, Maite Oñederra, Haizea Guijarro eta Javier Aceña) "AIPAMEN BEREZI" BAT LORTU DUTE ESTATUKO "ES DE LIBRO" LEHIAKETAN "BILBOPOLIS" LANAREKIN.
IV. Ekonomiako Olinpiadetan David González (2. batxilergoko ikaslea) bigarrena sailkatu da. Ipad batekin saritua izango da ekainaren 21ean eta matrikula-tasen diru-itzultzearekin ere EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean irakasten den graduren batean matrikulatzen bada hurrengo ikasturtean.
MIKOLETA SARIAK 2012
Mikoleta Ipuin Lehiaketan DBH 4. mailako Iratxe Morenok hirugarren saria eta Aitor Merinok accesit irabazi dute. (Galeria ikusi)
Berrio-Otxoa Ikastetxeko familia guztiek dute beraien eskura doakoa den Familientzako “Orientazio Psikologikoa” Zerbitzua On-line, beraien seme-alaben hazkuntza eta hezkuntzari buruzko zalantzak argitzeko (ez-presentziala).
Familia, Zerbitzuarekin kontaktuan jarri daiteke informazioa gehiago izateko edota kontsultaren bat burutzeko. Kontaktuan jartzeko bide ezberdinak daude:
• Telefono bidez: 94.405.15.49 (Astelehenetan 11:00etatik-13:00etara eta 16:00etatik-17:00etara).
• Internet bidez: www.berriotxoa.com (Etxadi: Familientzako Orientazio Zerbitzuaren loturan klikatuta).
• Posta arrunta bidez: ETXADI. Máximo Aguirre 18 bis, 5.solairua, 10. Dptua 48011 BILBAO
TEKNOLOGIA DBH 1-2
DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek teknologiako klaseetan egindako lanak